Bitcoin Forum

Local => Other languages/locations => Topic started by: Porfirii on April 27, 2017, 11:36:50 PM



Title: Euskara (Basque)
Post by: Porfirii on April 27, 2017, 11:36:50 PM
Web hau bisitatzen dugun euskaldunak batzeko lehenengo toki espezifikoa.

Nork daki, agian "EuskalCoin"-aren sormena eztabaidatzeko lekua izango da hau...

Gora gu 'ta gutarrak!


Title: Re: Euskara (Basque)
Post by: loup on August 14, 2017, 09:51:48 PM
Egun on guztioi!

"EuskalCoin"-arena oraindik urrun ikusten dut vaina denborarekin nork daki.

Ea mugimendu gehiago sortzen dugun!!


Title: Re: Euskara (Basque)
Post by: shewadiwadi on August 14, 2017, 09:57:40 PM
Hello

I am big fan of Euskal Herria and his honorable movement from Turkey. I am interested in Basque culture and independence struggle for nearly 10 years. It has been started with heard news about Batasuna and until today. Now we have EH Bildu :) I have deep respect for you guys for all soldiers of Basque Country who have fought for indepedence and freedom.

If anyone here who are involved in Basque Independence Movement, can you send pm me? I want to learn more things about Basque Culture and politics. I have a plan to come and visit Euskal Herria. I need more info and need to talk :)

Euskal Presoak Euskal Herria!
Euskal Preso eta Iheslariak!
Gora Euskal Herria Gorria!!!
Gora gu ta gutarrak


Title: Re: Euskara (Basque)
Post by: Porfirii on September 11, 2017, 10:18:14 PM
Eskerrik asko komentatzeagatik loup, zorte pixka batekin gero eta euskaldun gehiago izango gara foroan eta baliteke toki espezifikoa ere irekitzea guretzat.

Hi shewadiwadi, thanks for posting, I see you are savvy about basque politics, never thought it would be interesting so far as in Turkey. Anyway, the purpose of this thread is to speak about cryptocurrencies and Bitcoin and it is not focused in politics, but thanks again por writing and feel free to post whenever you want.




Title: Re: Euskara (Basque)
Post by: aitorp6 on September 13, 2017, 09:11:32 PM
Aupa

Ez nekien azpi-foro hau existitzen zela, pozten naiz hemendik euskaldunak ikusteaz. Irudiz momentuz 3 gaude, ea besteren bat animatzen den.

Egia erran nik gutxi daramat mundu honetan, baina hemen nago prest ikasteko eta ahal bada laguntzeko.

Bide batezm ideia para bat dut Ethereumn-en oinarrituta, baina ez dakit nondik hasi.Tutorial batzuk segitu ditut eta ez naiz aklaratzen, gomendioren bat?


Title: Re: Euskara (Basque)
Post by: loup on October 04, 2017, 08:15:34 PM
Gabon,

Ni ere berria naiz honetan. Uste dut mundu hau berria izatean eta bere hitz teknikoekin hasieran nahiko zaila dela. Baina foroari denbora eskaintzen badiogu zihur nago munduan zartuko garela.


Title: Re: Euskara (Basque)
Post by: aitorp6 on October 04, 2017, 08:25:45 PM
Gabon,

Ni ere berria naiz honetan. Uste dut mundu hau berria izatean eta bere hitz teknikoekin hasieran nahiko zaila dela. Baina foroari denbora eskaintzen badiogu zihur nago munduan zartuko garela.

Iepa

Egia da mundu hau oso berria dela eta sartzeko prozedura nahiko zaila dela, batipat kontzeptu aunitz daudelako  eta abatzuk ez dira batere errazak.

Nik azkenean zeozer ikasi dut eta gauza batzuk kontrolatzen ditut. laguntza behar izanen gero idatzi mezu probatu bat eta erantzunen dizut, ahal badut.

Aio


Title: Re: Euskara (Basque)
Post by: Porfirii on October 05, 2017, 01:11:15 AM
Kaixo aitorp6,

Neu ere pozten naiz beste euskaldun bat ezagutzeaz hemen! Ea gehiago batzen garen hemen eta etorkizunean sailen bat irekitzen diguten!

Arazorik al duzu Ethereum-en kontratuekin? Nik ez dakit gehiegi horietaz oraindik baina badut lagun bat agian lagundu diezazukena. Zerbait konkreturik? ala orokorra da arazoa?


Title: Re: Euskara (Basque)
Post by: aitorp6 on October 05, 2017, 07:25:04 AM
Nik ez dut problemarik, halaxe uste dut.  ::)

Momentuz, uste dut gauza aunitz ulertzen ditudala eta ez dut zalantza aunitzik. Hala ere, beti badira gauza batzuk eskapatzen zaizkidanak.

zuek kontrolatzen duzue Ethereum-en kontratuen rollo hori? Erran nahi dut, gai zarete programatzeko kontratu bat? Ba dut ideia bat burutik, eta erotzen ari naiz hainbat tutorialekin


Title: Re: Euskara (Basque)
Post by: Porfirii on October 10, 2017, 09:09:41 PM
Ez, neuk programatzen ez dakit. Agian loupek...


Title: Re: Euskara (Basque)
Post by: aitorp6 on October 11, 2017, 10:03:22 PM
Ados, ez dakit nor den.

Oraintxe ari naiz ikasten zer den samat contracts gauza hori eta nola sortu bat.

Ea egunen baten zerbait egiten ahal dugun.

Portzierto, deeponion foroan ibiltzen zara ere, ezta? zure ezizena ezaguna egin zait!


Title: Re: Euskara (Basque)
Post by: Porfirii on November 20, 2017, 02:50:30 AM
Bai, DeepOnionen aritzen naiz, baina uste dut zeuk baino gutxiago  :D

Hori da! ea zeozer egiten dugun elkarrekin egunen batean. Proiektu euskalduna!


Title: Re: Euskara (Basque)
Post by: wyplashdea on June 27, 2018, 07:27:16 PM
Arrastion! Zelako sorpresa BTCari buruz entzun duten beste euskaldunak ezagutzea!!! Poliki poliki uste dut BTC euskal herriko ekonomian bere garrantzia izango duela.

Besarkada bat eta laster arte!


Title: Re: Euskara (Basque)
Post by: teejaymuna on July 01, 2018, 02:27:11 PM
I do love the Basque culture as a Southampton Football Club supporter. We share a history with the Basque nation so i guess that where my inclination comes from. Hopefully, someday i will be in the Basque region.


Title: Re: Euskara (Basque)
Post by: Csmiami on May 10, 2020, 03:50:18 PM
Gora!

Ezin naiz momentu hontan euskeraz hitz egiten duen bakarra foro guztian; non sartu zarete besteak? :(


Title: Re: Euskara (Basque)
Post by: shewadiwadi on May 14, 2020, 10:06:55 PM
Why don't "abertzele" Basque people issue a nazionalak coin? By this way, you would not have to use european euros and break the pressure under european central bank (spanish too)

I love euskal herria and I had a chance to been in Bilbo. Lovely city, lovely people. In the meantime, most of the basque people are in favor of independence and voting "abertzele" political parties. I do think that, issuing a new "local" cyrptocurrency would help basque people to break their chains in their ways to independent and one Euskal Herria.

I think nationalist parties, such as EAJ-PNV and EH Bildu would support this idea. I think you as a cryptocurrency enthusiasts should carry out this idea and make the topic discuss by Basque society and opinion leaders such as Lehendakari or Arnaldo Otegi etc.

Best regards


Title: Re: Euskara (Basque)
Post by: aitorp6 on July 19, 2020, 08:38:06 AM
Gora!

Ezin naiz momentu hontan euskeraz hitz egiten duen bakarra foro guztian; non sartu zarete besteak? :(

Berandu bda ere, badugu telegram kanal non kripotxanponei buruz solasten dugun

t.me/bitcoineuskaraz


Title: Re: Euskara (Basque)
Post by: Porfirii on October 12, 2020, 10:23:36 PM
Eskerrik asko aitorp6, ez nuen telegram kanal hori ezagutzen. Oraintxe bertan sartuko naiz ;)

shewadiwadi, maybe some day we will see a "local", "abertzale" cryptocurrency, but I think it is still very early (if Bitcoin isn't still mainstream, I don't think it would be different in the short term with any nationalistic crypto). IMO, people is not prepared yet, in general, and basque people in particular, the elder specially, are very traditional.


Title: Re: Euskara (Basque)
Post by: Csmiami on December 04, 2020, 08:42:09 PM
Pixkat berandu, baina zeozer egin dezute urte hontako euskararen eguna ospatzeko?


Title: Re: Euskara (Basque)
Post by: Porfirii on December 10, 2020, 11:43:23 PM
Pixkat berandu, baina zeozer egin dezute urte hontako euskararen eguna ospatzeko?

Euskaraldian, ahal izan dudanean, euskaraz hitz egiten saiatu naiz. Ez dut txapa ipini, baina dendetan etab. txapa ikusten nuen bakoitzean euskaraz aritu naiz.

Bestalde, (baina hau beti egiten dut) telefonoz zenbaki ezezagun batetik deitzen didaten guztietan euskaraz erantzuten dut. Normalean atzerritarrak dira, zuntza edo sakeleko tarifaren bat saldu nahian, eta azkenean haiexek dira deia mozten dutenak :D. Gixajuak.


Title: Re: Euskara (Basque)
Post by: Csmiami on December 11, 2020, 12:00:06 AM
----
Txapen kontua nola ibili da urte honetan? EHUn ikasten, euskara irakasgai bezala euki eta ez digute informaziorik bidali... Hortaz aparte, tabernak itxita eta etxetik ateratzeko arrazoi gutxirekin, ez dut aukera gehiegirik izan kaletik erabiltzeko; ea hurrengo urtean gauzak pixkat hobetu diren

PS: hona bidali dizun mezuari lerro pare batzuk gehitu dizkiot
PS2: "Show new replies to your posts" botoia ez duzu gehiegi sakatzen, ezta? ;)


Title: Re: Euskara (Basque)
Post by: Porfirii on December 15, 2020, 06:09:43 PM
----
Txapen kontua nola ibili da urte honetan? EHUn ikasten, euskara irakasgai bezala euki eta ez digute informaziorik bidali... Hortaz aparte, tabernak itxita eta etxetik ateratzeko arrazoi gutxirekin, ez dut aukera gehiegirik izan kaletik erabiltzeko; ea hurrengo urtean gauzak pixkat hobetu diren

PS: hona bidali dizun mezuari lerro pare batzuk gehitu dizkiot
PS2: "Show new replies to your posts" botoia ez duzu gehiegi sakatzen, ezta? ;)


Ba txapena, birusarengatik, aurreko urteetan baino gutxiago ikusi dut, tamalez. Administrazioan baita liburudendetan eta horrelako beste tokietan bai ikusi dut, baina kontuan hartuta leku horietan guztietan urtean zehar txantxangorria daukatela, ez du gehiegi lagundu nik uste.

PS2: "Show new replies to your posts" botoia ez duzu gehiegi sakatzen, ezta? ;)

:D :D :D :D :D :D Ez dut ohitura baina hartu beharko...


Title: Re: Euskara (Basque)
Post by: Csmiami on December 02, 2021, 04:32:35 PM
Bihar (berriz), euskara eguna izango da. Plan bereziren bat du inorrek?


Title: Re: Euskara (Basque)
Post by: Porfirii on October 16, 2022, 01:20:12 AM
Laster euskaraldia (https://euskaraldia.eus) izango da (hilabete barru).

Euskaraz egiten baduzu, zergatik ez ahobizi moduan parte hartu?
https://euskaraldia.eus/wp-content/uploads/2020/06/Ahobizi-web.jpg

Eta, euskaraz egitea kostatzen bazaizu, baina ulertzen baduzu, parte har dezakezu ere, belarriprest moduan.
https://euskaraldia.eus/wp-content/uploads/2020/06/belarriprest-web.jpg

Hortaz, aitzakiarik ez dago :P benetan nahi baduzu.